AGURAINGO BAZTERRAK

Atzerrian hainbeste miresten dituzun lekuak, etxean dauzkazu........
Los lugares que tanto admiras en el extranjero, los tienes en casa....

ZARRAPORTILLOKO HAITZAK


Kanpamenduko aparkalekutik abiatuta lautada ikusteko aukera emango digun ibilbidea da, bide honek gandorrari jarraitzen dio eta "El mineral" kobazuloa, "Lope de Larrea" ikastolako monolitoa eta "Pozo sin fondo"-tik pasatzen da, "Zarraportillo"ko haitzetan bukatzeko.

HISTORIA PIXKA BAT
"El Mineral" kobazuloa: Kobrearen erauzketarako erabilia izan zen kobazuloa.
"Lope de Larrea Ikastolako Monolitoa": Lope de Larrea Ikastolako fundazioaren 25. urteurreneko ospakizunetan jarritako monolitoa (1999/06/26).
"Pozo sin fondo": Hare iraulkorrez osatutako urtegi txiki bat da. Dirudienez, behin, idiek mugitutako gurditxoa zeraman neska bat pasa zen handik eta lurrak irentsi egin zuen. Ordudanik inork ez du haren berririk izan.
"Zarraportilloko hitzak": Forma harrigarriak osatzen dituen harkaitz multzoa. Monolitoak, harrizko arkuak, edota elkarren artean bat egiten duen zuhaitz eta harkaitzak.

IRTEERA PUNTUA
Kanpamenduko aparkalekura iristeko, Aguraindik ateratzen bagara, Opakuarako errepidea hartu behar dugu eta mentatearen gailurreraino joan. Puntu horretan ezkerrera hartuko dugu eta gure ezkerretan ikusiko dugun hurrengo aparkalekuraino jarraituko dugu.


IBILBIDEA
Zelairaino (Kanpamendu izenaz ezagutzen dena) doan pistari jarraituko diogu, eta bertan gaudenean, ezkerrerantz (Iparralderantz) abiatuko gara amildegira iritsi arte. Puntu honetan, ibilbidearen zati handi batean zehar ikusgai izango dugun bista zoragarriari erreparatu ahal izango diogu. Ondoren, borda-gune bateraino jarraituko dugu eta bertan, burdin harizko hesi baten ondoan uhaska moduko bat aurkituko dugu dugu. Hesia gurutzatuko dugu, horretarako propio dagoen pasabidetik eta amildegirantz jaitsiko gara. Handik 20 metrotara "El Mineral " izeneko kobazuloarekin egingo dugu topo.

Orduan, burdin harizko hesira itzuliko gara, eta gandorrari jarraituz, Lope de Larrea Ikastolako monolitotik pasatuko gara. Handik gutxira, gandorrak eskuinera egiten du bira, eta guk beti punturik altuenetik joaten den bidezidorrari jarraituko diogu. Bertako hainbat zuhaitzetan marka gorriak ikusi ahal izango ditugu. Handik gutxira agerrune batera iritsiko gara eta Lautadako panoramika ikuspegiaz gozatu ahal izango dugu; parean Ballo mendia, ezkerretara Aratz eta Aitzgorri ditugula. Behean , berriz, "El pozo sin fondo" izeneko urtegi txikia ikusiko dugu. Momentu batean, aldapan behera ibiliko gara eta sahiestu beharreko hainbat harkaitz dauden tokira eramango gaitu bidezidorrak. Bidean aurrera, burdin harizko hesi baten paretik, pista bati bidea ixten dion hesi batera iritsiko gara, hain zuzen ere, bueltan hartu beharko duguna. Hesiaren paretik aurrerantz, borda batera ailegatuko gara. Puntu honetan, Zarraportilloko eremuan gaude (batzuk "ipotxen hiria" izenaz ezaguten dute). Borden eskuinean eremu arrokatsu bat ikusi eta bertan murgilduko gara hainbat harrizko arko monolito eta abarrekoekin aurkitzen garen arte.


Itzulera bide beretik egingo dugu lehen aipatutako hesiraino, baina oraingoan pistan barrena abiatuko gara hesiaren kontrako norabidean. Ondoren pagadia zeharkatuko dugu ibilbidearen hasieran aipatutako kanpamenduraino (zelaia). Hau zeharkatutakoan autora iritsiko gara.


GPS TRACK - Deskargatu