AGURAINGO BAZTERRAK

Atzerrian hainbeste miresten dituzun lekuak, etxean dauzkazu........
Los lugares que tanto admiras en el extranjero, los tienes en casa....

ANDOINGO UR-JAUZIAK

Andoindik errekaren iturbururaino doan ibilbidea. Lehenengo zatian, TOBERIA-ko UR-JAUZIAK izanekoez gozatu ahal izango dugu. Ibilbideak, pista batean hasi eta errekaraino eramango gaitu. Momentu horretan bidezidor bihurtu eta pagadi bat zeharkatu ondoren errekaren iturburura iritsiko gara.


MORFOLOGIA
Iruñerriatik Arabako Lautadaraino ia etengabekoa den mendi segida dago. Urbasako Mendizerra Nafarroan eta Entziakoa Araban. Geomorfologikoki, formazio berbera da: Iparraldean malkar arrokatsu iraunkorra duen sinklinala. Harkaitzen oinarrietako hainbat puntutan jaiotzen dira, pagadiaren biotzean, mendizerraren barruko urak. Ur hauek disoluzionatutako karbonoez kargaturta daudenez, tobak sorten dira, alegia, prezipitazio kimikoaren ondorio den harri poroduna. Harri hauek hain ugariak direnez, errekaren ubideak eta ur-jauziek ere izen hau hartzen dute, hau da, Toberiako Ur-jauziak. Errekaren ubideak Arakil errekaraino jarraitzen du.


ABIAPUNTUA
Ibilbidea Andoindik abiatzen da (Aguraindik 12 kilometrotara dagoen herri Arabarra). Beraz, herriko plazaraino joan eta bertan dagoen rotondan eskubitara hartu (Ibarguren herrirantz). Eskubitara hartutakoan, bi etxeren artean dagoen pista bat ikusiko dugu ezkerretan. Aipatutako etxe horietako batek marka txuri eta gorriak dauzka. Pista horretatik abiatuko gara.


IBILBIDEA
Arestian aipatutako bi etxeen artetik abiatzen den bidea hartuko dugu mendirako norabidean. Herriko azken etxetik igarotzean, erreka zeharkatzen duen zubitik pasatu eta hesi metaliko bateraino doan bidea jarraituko dugu. Hesi hori zeharkatutakoan bi pista ikusiko ditugu. Orduan, ezkerrekoa hartu eta burdin harizko hesi baten parean egingo dugu aurrera 100 bat metro, beste pisten bidegurutze batera iritsi arte. Mometntu horretan eskubikoa hartuko dugu, alegia, goruntz abiatzen dena. Hemendik aurrera, pista nagusitik gora jarraituko dugu (200 metroren ondoren oso markatua ez dagoen pista bat utziko dugu eskubitan) eta pisten azken bidegurutzera iristean, ezkerretara egingo dugu. 20 metroren ondoren, hesi metaliko bat zeharkatu eta ordekan, bide horretatik errekaraino iritsiko gara. Puntu horretan, konporta metalikoa duen presa txiki bat ikusiko dugu. Ubidea zeharkatu eta errekaren paretik, honen eskuinaldetik (urak daraman norabidean begiratuta beti ere) igotzen den bidezidorra hartuko dugu. bide honetatik eta errekaren iturbururaino, beti izango dugu erreka ikusgai. Tarte honetan ur-jauzi asko eta asko ikusi ahal izango dugu, zein baino zein ikusgarriagoa.

Itzulera bide beretik egingo dugu.
Halere, puntu honetan badugu mendizerraren goiko aldera igotzeko aukera ere. Horretarako, pagadia goruntz zeharkatu Legaireko lur-lauetara iritsi arte eta Entziako gailur altuena (Ballo 1197m) gure eskura izango dugu.
AHOLKUA: Euri garaia da ur-jauziez gozatzeko garairik gomendatuena.




GPS TRACK - Deskargatu



No hay comentarios:

Publicar un comentario