AGURAINGO BAZTERRAK

Atzerrian hainbeste miresten dituzun lekuak, etxean dauzkazu........
Los lugares que tanto admiras en el extranjero, los tienes en casa....

EHUN URTEKO ZUHAITZEN BIDEA



Marka txuriz eta horiz seinalatutako ibilbidea, Munainetik Okarizera doan basabidea (batzuetan bidexka). Ibilbide horretan zehar ehun urteko aparteko ametz eta haritzak ikusi eta berauekin gozatu ahal izango duzu.



HISTORIA PIXKA BAT
Erdi Aroan, herri hauetako biztanleek, zuhaitz hauek hazten uzten zituzten altuera jakin batera ailegatu arte eta ondoren moztu egiten zituzten. Enborrak zabaleran eta adarretatik hazten ziren, eta egur horren kudeaketa egokiak etxerako egurra eta ikatza egitekoa ere ahalbidetzen zuen. Inguruan txerrientzako bazkalekuez gain, ardi eta abelgorri nagusientzako bazkalekuak ere bazeuden. Erdi aroan diseinatutako mundu perfektu hau, ordea, 70.hamarkadan suntsitua izan zen aipatutako bazkaleku asko kultiborako eremu bihurtu eta hainbat zuhaitz moztu zituztenean.
Gaur egun, zuhaitz erraldoi hauek sastrakaz eta zuhaitz txikiz inguratuta daude. 385 hektarea okupatzen dituen baso honi buruzko ikerketa batek emaitza harrigarriak eman ditu:
- Bertan gutxienez 5 mendeetako aintzinatasuna duen 608 zuhaitz, 8 mendeetako aintzinatasuna duten beste batzuk eta 1500 urteko besteren bat daude. Zuhaitz hauen bataz besteko perimetroa 428 zentimetrokoa da.
-Horretaz gain, 103 kakalardo espezie aurkitu dira bertan. Iberiar faunarako 2 espezie berri eta Euskal faunarako, berriz, 25.
- Briofitoei dagokienez, 92 goroldio mota eta 19 iratze mota ezberdin sailkatu dira.
- Likenei dagokienez, 129 aldaera daude, horietako batzuk esklusiboak.
- Hegazti-Faunaren barruan 107 animalia mota aurkitu dituzte.
Aipatutako adierazle hauei guztiei esker esan dezakegu aipatutako basoa iraupenerako egoera onean dagoela , beraz, ea aurrerantzean ere horrela mantentzen dugun!




ABIAPUNTUA
Munain izeneko herrira iritsi (Aguraindik 4 kilometrotara dagoen herria) eta hura zeharkatu. Herritik ateratzean, errepideari jarraitu ibaiaren paretik, bidegurutze batera iritsi arte. Orduan eskubitara egingo dugu, eta zubia igarotakoan eskubian dagoen zelaian utziko dugu kotxea.


IBILBIDEA
Hasteko, mendirantz egingo dugu txuri eta horiz seinalatutako bide batetik. Lehenengo marka egurrezko zutoin batean ikusi ahal izango dugu. Bide egokitik goazela egiaztatu ondoren, aurrera egingo dugu hesi batera iritsi arte. Orduan, zuri begira dauden zezenek ihes egitea nahi ez baduzu, itxi atea! ezetz! zaude lasai... kalterik egiten ez duten behiak dira eta!...kar, kar. Beno , ondoren, mendirantz jarraituko dugu eta mendiko pista batean sartuko gara. Pixka bat aurrerago, pertsonentzat egokitutako atea duen beste hesi bat gurutzatu beharko dugu. Ondoren, bidegurutze batera iritsiko gara eta oraingoan ezkerretara hartuko dugu, seinaleak markatzen duenari kasu eginez. Aladapatxo bat igo eta gero, ehun urteko zuhaitzak dauden gunera ailegatukogara, eta bertan, zuhaitz ikusgarrienen artetik doan bidezidorraz gozatu ahal izango dugu.


Puntu honetara iritsita, bi aukera dauzkagu:
1. Bide beretik itzultzea.
2. Ibilbidea jarraitu basotik Okarizeraino, eta ondoren, ibilbidearen bukaerara eramango gaituen partzelaria batetik Munaineraino. Aukera honen alde egiten badugu, zuhaitzen eremurako sarreran bertan, bidegurutze bat topatuko dugu. Orduan , aurrerago bideska izango den eskubiko pista hartu (marka txuri eta horiei kasu eginez, beti ere) eta basoa zeharkatuz Okarizera iritsiko gara. Basoaren lehenengo zatian, oraindik ere, aurretik ikusitakoen moduko zuhaitzak ikusi eta berauekin gozatu ahal izango dugu.





TRACK GPS - Deskargatu

No hay comentarios:

Publicar un comentario